Blogwikiaren lehenengo urratsak
Kaixo! Euskaljakintzaren atal bat izango den blogwiki honi hasiera eman behar diogu gaur. Atal hau euskarako hautaproba edo selektibitateko azterketa prestatzeko sortu dugu; beraz, horrekin lotura duen edozer ipiniko dugu hemen.
Alde batetik, bloga dugu (ikusten ari zaren hau). Hemen, hautaprobari buruzko berriak ipiniko ditugu (azken gorabehera guztiak modu eroso eta antolatuan jarraitu ahal izateko). Bestalde, hautaproba wikia dugu (eskuinaldeko zutabean topatuko duzu esteka, hautaproba wiki jartzen duen horretan). Wikian azterketa prestatzeko beharrezkoak diren baliabide zehatzak (orokorrak, beti bezala, euskaljakintzan) jarriko ditugu:
- Jakingaiak
- Azterketaren azalpena
- Ulermena
- Gaia
- Laburpena
- Moldatu esaldiak
- Idazlana
- Orain arteko azterketak
Ikusten duzun legez, atal batzuk baino ez daude oraindik abian, baina epe laburrean guztiak martxan jartzea espero dugu.